Atzo (apirilak 29) bukatu zen Beizamako Udalak antolatutako Udaberriko Karta Txapelketa. Antolatzaileen arabera, txapelketak parte-hartzaile aldetik "erantzun bikaina" izan du. Bi igandetan jokatu da eta bietan giro ederra egon da. Txapelketetatik arrakastatsuena eskoba txapelketa izan da; haur, gazte eta adinekoak aritu dira jokoan. Eskoba txapelketan Garazi eta Manuel Labaka aita-alabak izan dira txapeldunak; musean, Inazio eta Ihintza osaba-ilobak; eta, punttuan, Maria Dolores eta Nekane lagunak. Hurrengo karta-joku txapelketak herriko festetan jokatuko dituzte Beizaman.