Pinudia moztea enkantera atera dute Beizaman

Urola Kostako Hitza 2011ko abenduaren 12a

Beizamako Garrintza mendiko egur aprobetxamendua esleitzeko enkante deialdia egin du Beizamako Udalak. Joan den hilaren 25ean egindako udalbatzarrean hartu zuten enkantera ateratzeko erabakia. Sinatze egunetik zenbatzen hasita, urtebeteko epea izango dute pinudia ustiatzeko. Intsignis pinua dago 1,5 hektareako lur azaleran; guztira 779 oin erabat moztu behar dira. Enkantearen oinarrizko prezioa 14.313 eurokoa izango da, eta prezio indizea 17.891 eurokoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide