Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Beizamako Ludotekan, ikasturte honetarako langile bat behar dela jakinarazi dute Udalak eta Hirusta kultur elkarteak. Ostiral arratsaldetan ordu eta erdian Ludotekan haur eta gaztetxoekin egoteko pertsona egoki baten bila ari dira. Postu horretarako interesa daukatenek azaroaen 22a baino lehenago udaletxean izena eman beharko dute. 943 816338 edo 943156408 telefonoetara deituta edo beizama@udal.gipuzkoa.net helbidera idatzita ere egin daiteke. Azaroaren 25ean elkarrizketak egingo dira, eta aukeratutako pertsona abenduaren 2an hasiko da.
Hasiera batean beste helbide elektroniko bat zabaldu zuten arduradunek, baina beizama@udala.gipuzkoa.net helbidera bidali behar da. Hala ere, aurreko e-postara mezua bidali zutenek berriro bidali beharrik ez dutela izango jakinarazi dute antolatzaileek.
Formakuntza, esperientzia eta ikasturterako programazioaren zirriborroa eskatzen dituzte. Lanpostua eskatzen duenak, beraz, ekaina bitarterako plangintza bat aurkeztu beharko du, Igone Arruti Beizamako zinegotzi eta Hirustako kideak. Haurrak eskolatik 17:30ean iristen dira ludotekara, eta 19:00ak bitartean haiekin zerbait entretenigarria egitea litzateke onena. Ostiral arratsaldetan bost urtetatik hamabi hamahiru urte bitartekoentzat «ordu eta erdi horretan ekimenak antolatzea litzateke, tailerrak, mendi ibilaldiak...» prestatu beharko ditu.