Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan den asteazkenean hasi eta igande gauera arte festa giroa izan da Beizaman arnastu dena. San Pedro jai alai eta parte-hartzaileak izan dira, urtero bezala, haurrek eta helduek elkarrekin gozatu ahal izan zuten jaiaz.
Ostiralean patata-tortilla lehiaketak arrakasta itzela izan zuen. Egunotan udaleku gastronomikoetan dauden Basque Culinary Centerreko kideak izan ziren epaile eta Arreta baserriko Eneritz eta Julen Otaegi izan ziren garaileak. Afaritan jan zituzten ondoren tortilla denak eta gauean Giza Proiektua eta Mondocaneren kontzertuak izan ziren.
Larunbatean, mendi irteera egin zuten herritarrek goizean eta gauean herri afaria izan zen.
Igandean, meza ostean, kirol saioa hasi zen. Pilota partidak jokatu zituzten goizena eta arratsaldean berriz herri-kirol jaialdia izan zen, aizkolari eta harri-jasotzaileekin. Karta-joko finalak jokatu zituzten ondoren eta oilasko janarekin amaitu zituzten jaiak beizamarrek.