Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Donostiako Basque Culinary Centerrek Beizaman egingo ditu bigarren urtez antolatu dituen udaleku gastronomikoak. Uztailaren 1etik 10era Beizamako aterpetxean izango dira gastronomiaz eta sukaldaritzaz ikasi nahi duten 15 eta 17 urte bitarteko gazteak.
Gazteek chef bat eta bi begirale izango dituzte gastronomia eta sukaldaritzaz ikasteko. Aterpetxeko eskaintza osatzeko irteerak egingo dituzte gainera: Tolosako azokara, arrantza ontzi batean irteera, baratzeko jarduerak, Idiazabalgo gazta egitera joateko irteera eta beste hainbat.