Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herriguneko lanetan, Beizamako plazan zein GI-3270 errepidean zoru berria bota behar dute. Hori dela eta, astearte goizeko 08:00etatik maiatzaren 12 osteguneko gaueko 20:00ak arte errepidea moztuta egongo da, frontoiaren paretik Etxeberri baserriko bidegurutzeraino. Lanen enpresa arduradunak adierazi duenez, lanak lehenbailehen amaitzeko ahalegina egingo dute eta, lehenago amaitzeaz, bidea irekiko lukete. Udalak barkamena eskatu du errepide mozketak eragin ditzakeen eragozpenengatik, "gerora denon onerakoan izango direlakoan".