Beizama eta Bidegoian arteko errepidean 1,1 milioi euro inbertituko dute

Urola Kostako Hitza 2010eko abenduaren 22a

Beizama eta Bidegoian lotzen dituen GI-3720 errepide zatian 1,1 milioi euro inbertituko du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bide Azpiegituretako Departamentuak jakinarazi duenez. Hamabi bihurgune zabaldu eta hobetu, eta plataforma bat prestatuko dute diru horri esker. Hobekuntzak 5,2 kilometroko tartean egingo dituzte, 6,540 eta 11,750 k.p.-en artean. Proiektua enkantera atera du Foru Aldundiak, eta lanak hartzen dituen enpresak zazpi hilabeteko epea izango du horiek amaitzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide