Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etzi, urtero egiten duten moduan, udazken festa izango da Beizaman eta gaztaina-jana egingo dute kantu saio eta guzti. 20:30ean hasiko da afaria, bertan txotxa, nahikoa jatekoa eta postrean gaztainak izango dira. Aurten, ordea, aurreneko aldiz, txartelak erosi beharko dira afaritarako. 14 urtetik gorakoek 5 euro ordaindu beharko dute eta adin horretatik beherakoek, berriz, 3 euro.
Beizamako ahotsak
Horren aurretik, ordea, 19:00etan, Beizaman Ahotsak proiektuaren baitan egin den lana aurkeztuko zaie herritarrei, herrietako hizkerak aztertzen dituen proiektua da Ahotsak. Duela urte batzuk Maider Labakak eta 2008-2009 artean Ander Lasak egindako elkarrizketen berri emango zaie herritarrei eta lan hori zergatik eta zertarako egin den azalduko zaie. Era berean, orain arteko lanak jarraipena behar duela adieraziko dute.