Beizamako gazta saritua izan da Austriako gazta txapelketa batean

Urola Kostako Hitza 2010eko azaroaren 15a

Austrian nazioarteko Käsiade gazta txapelketan brontzezko domina jaso du Beizamako Patxi Otaegi artzainaren gaztak. Artisau eran egindako gazten mailan jaso du saria. Arreta gaztandegiko gaztak Idiazabal izendapena du eta Artzai Gazta elkartearen barruan dago. Käsiade lehiaketaren hamargarren edizioa jokatu da aurten Austriako Hopfgarten herrian. Aurten parte-hartze handia izan da, guztira mundu guztiko 302 gaztak hartu dute parte. Idiazabal izendapena dutenen artean saria jaso duen bakarra ez da izan Beizamakoa, Legazpiko Arantza Segurolaren gaztak ere brontzezko domina jaso baitu Austrian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide