Atzo egin zuen Joxe Miel Peñagarikano aizkolari beizamarrak bere azken saioa eta horren lekuko izan ziren ehundik gora lagun eta 50 aizkolari. Duela bi urte Beizakamo herritarrek egin zioten omenaldia aizkolariari, baina, atzokoan aizkolariek ere onartu nahi izan diote Peñagarikanori urte luzeetan egindako lana.
Goiz-goizetik giro ederra izan zen Beizaman eta hotzari eta euriari aurka eginda, herritar ugari bildu ziren plazan, baita aizkolariak ere, adinekoak, sasoikoak eta gazteak. Lizaso eta Peñagarikano (Joxe Mielen lehengusia) bertsolariak bertsotan aritu ziren bazkalaurretik eta baita ondoren ere. Beizamarrentzat egun handia izan zen, "Joxe Mieli esker herrian aizkorari zaion zaletasuna indartu egin baitira".
Peñagarikanok azken saioa egin moduan, Eneko Otaño herritar gazteak debuta egin zuen herrian, nahiz eta eurtengo txapelketan aritu den, Beizaman bertan atzo egin baitzuen lehen saioa.
Beizamako Udalak, oroigarri batekin eskertu nahi izan zion Peñagarikanori Beizamako herriaren izena batera eta bestera eraman izana eta egurrezko zilindro tailatu bat eman zioten oroigarri modura. Festari amaiera emateko 100 lagundik gora bildu ziren bazkaritarako kolarpean eta tabernan.