Uraren bueltan asteburu berezia izan dute Ekoetxean

Nerea Uranga 2026ko ekainaren 8a

Joan den ostiralean Ingurumenaren Eguna izan zen, eta hori kontuan hartuta saioak egin dituzte Ekoetxean larunbatean eta igandean. Uraren inguruan era askotako ekintzak egin dituzte: ipuin kontaketa, Urola ibaiaren inguruan garbiketa, xaboi naturalen tailerra edota uraren osasuna neurtzen ikasteko saioa.

Joan den ostiralean, ekainaren 5ean, izan zen, eta egun horri lotuta, asteburu "berezia" izan dute Azpeitiko Ekoetxean. Gainera, ekintzak ura oinarri hartuta egin dituzte  Larunbatean, ipuin kontaketa izan zuten aurrena Manex Beristain ipuin kontalariarekin. Segidan, Urola ibaiaren ingurua garbitzen jardun zuten hainbat zaku betez.

Igandean beste bi ekintza egin zituzten Ekoetxean. Aurrena, glizerinazko xaboi naturalen ikastaroa egin zuten. Jarraian, Aztertu programa egin zuten atarian, eta uraren osasuna nola neurtu ikasi zuten ekintzan parte hartu zutenek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide