Xalto Xaltuek egitasmoa hasiko dute gaur ludotekek antolatuta

Nerea Uranga 2026ko ekainaren 8a

Iaz Xalto Xaltuek egitasmoan hainbat haur jolasean. (Maialen Etxaniz)

Gaur, bihar eta etzi egingo dituzte ekintzak. Nahi duten herritar guztientzako dira saioak, ludoteketetatik parte hartzera deitu dituzte haurrak eta haien gurasoak edota tutoreak. Gaztelekuan ere aste berezia prestatu dute aste honetarako. Gaztelekuko ekintzetan parte hartzeko aldez aurretik eman beharko dute izena.

Udaleku irekiak hasi aurretik, ikasturteari bukaera berezia emango diote udal ludoteketan eta Gaztelekuan. Txikienentzako Xalto Xaltuek egitasmoa antolatu dute ludoteketatik, eta gaur, bihar eta etzi egingo dituzte ekintzak. Saioetara haurrek guraso edota tutore batekin joan beharko dute, eta haien ardurapean egongo dira. Ludoteketatik herritar guztiak gonbidatu dituzte saioetan parte hartzera.

Txupinazoa botata hasiko dituzte gaur, astelehena, Xalto Xaltuek, 17:30ean, Jose Antonio Agirre plazan. Suziria bota ondoren, jolasak eta txokoak izango dira, 19:00ak bitartean. Bihar, asteartea, 17:30ean, Jose Antonio Agirre plazan bingoan jolastuko dute, eta ekainaren 10ean, 17:30ean hasita, leku berean, Axpin, Antolin eta Carmelin pailazoen ikuskizuna izango da.

Gaztelekuan, aste berezia

Ludoteketan bezala, Gaztelekuan ere aste berezia izango dute. Bihar, asteartea, Iago Magoren ikuskizuna izango dute; asteazkenean, ekainaren 10ean, ping-pong txapelketa jokatuko dute, eta ostegunean, ekainaren 11n, ikasturtea bukatzeko bazkaria eta bingo musikatua egingo dituzte. Ekintza berezi horietan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko dute gaztee, Gaztelekuan bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide