Emakumeen Txokoaren 15. urtemuga antolatzen ari dira, baita horren bueltan hainbat bilera egiten ere. Ekainaren 10erako, asteazkenerako, asanblada irekia antolatu dute Emakumeen Txokoan bertan, 18:00etan hasita. Emakume eta LGTBIQ+ kolektiboko herritarrak gonbidatu dituzte bilera horretan parte hartzera.
Asteazkeneko asanbladan 15. urteurreneko ekintzen programazioaren proposamena aurkezteaz gainera, horren gainean hitz egingo dute. Beraz, bertaratzen direnek ekarpenak, ideiak edota iradokizunak egiteko aukera izango dute.