Sanferminetara irteera antolatu du Baigerak uztailaren 9rako

Nerea Uranga 2026ko ekainaren 8a

Sanferminetako artxiboko irudia.

Iruñera antolatutako irteeran izena emateko epea bihar, ekainak 9, irekiko dute eta uztailaren 8ra artekoa izango da. Irteerako izena autobusean joan-etorria bakarrik edota autobusean joan-etorria eta bazkaria ordainduta eman ahalko da.

Urtero bezala, aurten ere Iruñeko sanferminetara irteera antolatu du Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak uztailaren 9rako. Egun-pasa horretarako izen ematea bihar, asteartea, zabalduko dute eta uztailaren 8ra arte eman ahalko da izena.

Bi aukera egongo dira izena ematerakoan: bata, autobuseko joan-etorriaren 20 euro ordainduta, eta bestea, autobuseko joan-etorria eta Uslaer jatetxeko bazkaria 40 euro ordainduta. Bazkaria 14:00etan izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide