Sanagustin leporaino bete dute Non Servium, Garratz eta Istiluren kontzertuek

Iraia Oteiza 2026ko ekainaren 1a

Punk eta oi! doinuek girotu zuten ostegunean eta ostiralean Sanagustin kulturgunea. Ostegunean Garratz eta Non Servium taldeak igo ziren hango agertokira; ostiralean, Istiluk eta Non Serviumek eskaini zuten kontzertua. Bi egunetan jendez bete zen Sanagustin.

Punk eta oi! doinuak izan dira nagusi asteburuan Sanagustin kulturgunean. Non Servium Madrilgo musika taldeak kontzertu bana eskaini zuen ostegunean eta ostiralean Sanagustingo agertokian, eta jendetza bildu zuten bi emanaldiek. Ostiraleko emanaldirako sarrera guztiak aspaldi agortu ziren, eta ostegunean ere sarrera gutxi batzuk baino ez ziren geratu saldu gabe. 

Ostegunean, gainera, Garratz Arrasateko punk rock taldeak ere eskaini zuen zuzenekoa, eta ostiralean, Istilu taldea arduratu zen Sanagustin berotzeaz. 

Bi egunetako kontzertuetako argazki gehiago Kulturaz kooperatibaren artxibateagian ikus daitezke. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide