Banda Gaztearen emanaldiarekin hasi dute Musika Udaberrian zikloa

Julene Frantzesena 2026ko maiatzaren 29a

Atzo arratsaldean kalejira egin zuten Banda Gazteko musikariek Alde Zaharrean barrena, eta gero, emanaldia eskaini zuten Perez Arregi plazan, Amets Sorazuren gidaritzapean. Zikoloko datozen hitzorduak ekainearen 11n eta 18an izango dira.

Banda Gaztea izan zen protagonista atzo arratsaldean Alde Zaharrean. Izan ere, 19:30en bueltan, kalejira egin zuten hainbat musikarik, Amets Sorazuren gidaritzapean. Dena den, kalejira hori ondoren etorriko zenaren aurrerapena baino ez zen izan; izan ere, Perez Arregi plazan hainbat lagun zain zituzten bandako musikari gazteek.

Bakoitza bere eserlekuan edo postuan jarrita, musika tresnak eskuetan, emanaldi bikaina eskaini zuten Juan Antxieta musika eskolako ikasleen osatzen duten Bandako kideek. Askotariko doinuak eraman zituzten horiek plazara, hara joandako herritarren gozamenerako.

Udaberrian Musika zikloaren lehen hitzordua izan zen atzokoa, baina etorriko dira atzetik gehiago. Hain zuzen ere, Juan Antxieta musika eskolak beste bi emanaldi prestatu ditu ekainerako. Hil horren 11n eta 18an izango dira, eta hurrenez hurren, piano doinuak eta soka instrumentuenak izango dira protagonista hitzordu horietan. 19:30ean izango dirak biak ala biak, Basazabal jauregian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide