Urari lotutako esperientziaz gozatzeko aukera izango da igandean Ekoetxean

Iraia Oteiza 2026ko maiatzaren 26a

6 urtetik gorako haurrei eta haien familiei zuzendutako esperientzia izango da. Zorione Mendezek gidatuko du saioa, eta urak arlo ezberdinetan duen garrantziaz hitz egingo du. Eskulanak egiteko aukera ere izango dute parte hartzaileek. Saioa doakoa da, baina parte hartzeko aurrez izena eman behar da. 

Gorputza: ura gara esperientziaz gozatzeko aukera izango da igandean Azpeitiko Ekoetxean. Norbere gorputzean eta organoetan dagoen uraz hitz egingo du Zorione Mendezek, gizakiak urarekiko duen menpekotasunean sakonduz eta uraren banaketaren eta edangarria den uraren inguruko azalpenak emanez. 

6 urtetik gorako haurrei eta haien familiei zuzendutako esperientzia da Ekoetxean 10:30ean hasi eta 12:30ak arte egingo dutena. Euskarazko saioa izango da, doakoa, baina aurrez izena eman beharko da Ekoetxearen webgunean

Esperientzian parte hartzen dutenek, gainera, feltroa landu eta eskulanak ere egingo dituzte urak gorputzean duen funtzionamendua hobeto ulertzeko. Amaieran, bakoitzak bere hodeia egin eta etxera eramateko aukera izango du. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide