Oraindik eros daitezke Non Serviumen osteguneko kontzerturako sarrerak

Julene Frantzesena 2026ko maiatzaren 25a

Sanagustin jendez leporaino Non Serviumek duela urte batzuk eskaini zuen kontzertuan. (Kulturaz)

Madrilgo musika taldeak oi! eta punk doinuak eramango ditu ostegunean eta ostiralean Sanagustin kulturguneko agertokira. Ostiraleko kontzertuetarako sarrera denak agortuta daude; hogei eurotan eros daitezke, baina, ostegunekoetarako.

Non Servium musika taldeak bi kontzertu eskainiko ditu datozen egunetan Azpeitian. Hain zuzen ere, Madrilgo musika taldeak oi! eta punk doinuak eramango ditu ostegunean eta ostiralean Sanagustin kulturguneko agertokira.

Ostiraleko emanaldirako sarrera guztiak aspalditik daude agortuta, eta horregatik jarri zuten bigarren hitzordua, ostegunekoa. Kontzertu horretarako, baina, geratzen dira oraindik ere sarrerak. Hogei eurotan eskura daitezke, honako lotura honetan.

Osteguneko kontzertuak 21:00etan hasiko dira, eta Non Serviumek ez ezik, Garratz taldeak ere eskainiko du zuzenekoa. Ostiralean, berriz, Madrilgo taldea eta Istilu izango dira oholtzan, eta 22:00etan hasiko dira musika hitzorduak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide