Mobilizazioa egingo du arratsaldean Itaiak, "aski" dela adierazteko

Ihintza Elustondo 2026ko maiatzaren 21a

Eraso matxistak gaitzesteko Itaiaren mobilizazio bat. (Maialen Etxaniz)

Haur pornografia leporatuta gizon bat atxilotu dutela jakin berritan, mobilizatzeko deia egin du Itaiak. 19:30ean, Azpeitiko plazan egingo dute elkarretaratzea, Eraso matxistei aurre egin! lelopean. 

Ertzaintzak 71 urteko gizon bat atxilotu du Azpeitian, haur pornografia delitua leporatuta. Haurrak ageri ziren sexu izaerako 110.000 artxibo informatiko aurkitu ditu poliziak haren gailu elektronikoetan. Gertatu dena salatzeko eta "aski" dela adierazteko, mobilizazioa deitu du Itaiak. Hain zuzen ere, gaur arratsaldean egingo dute elkarretaratzea, 19:30ean, Azpeitiko plazan. Eraso matxistei aurre egin! lelopean mobilizatuko dira. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide