Hamabi familiak parte hartu dute Musika Familian emanaldian

Nerea Uranga 2026ko maiatzaren 21a

Ikasturtearen bukaera gertu, hainbat entzunaldi egiten ari dira asteotan Juan Antxieta musika eskolakoak. Atzo, Sanagustin kulturgunean Musika Familian emanaldia eskaini zuten hainbat musikarik.

Musika Familian emanaldia eskaini zuten atzo arratsaldean Sanagustin kulturgunean Juan Antxieta musika eskolakoek. Askotariko familiek parte hartu zuten atzoko saioan, eta hainbat instrumentu entzuteko aukera izan zuten Sanagustinen bildutakoek.

Antxieta etxekoen, Gautenakoen eta San Martin egoitzakoen saioarekin hasi zen ordubeteko musika emanaldia, eta ondoren, beste hainbat bikote, hirukote eta talde igo ziren agertokira: bizikideak, ama-semeak, ama-alabak, izeba eta ilobak, gurasoak eta seme-alabak, eta anai-arrebak, bilobak eta ilobak. Denera, hamabi taldek jo zuten atzokoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide