Skuterrak klubak antolatuta, Vespa eta Lambretta etxeetako motoen eta horien zaleen topaketa egingo dute igandean, maiatzaren 24an, herrian. 10:00etan elkartuko dira partaideak plazan, eta ondorioz, haien motoak ikusgai izango dira tarte batez. Gero, Errezil, Bidania-Goiatz, Beizama eta Nuarbe itzulia egingo dute, atzera Azpeitiko plazan elkartuz. Baigeran bazkalduko dute.
Toki askoko moto zaleek parte hartuko dute igandeko topaketan, besteak beste, Tolosa, Donostia, Abaltzisketa, Gasteiz, Eibar, Ermua, Elgeta edota Bilbokoek.