Pozoiak biodibertsitatean duen eragina aztertuko dute larunbatean Ekoetxean

Iraia Oteiza 2026ko maiatzaren 19a

Txikiak edo kaltegabeak diruditen ekintzek oreka naturala nola alda dezaketen, eta hori saihesteko zer egin daitekeen ikusiko dute parte hartzaileek. Helduei zuzendutako doako saioa izango da, baina parte hartzeko aurrez izena eman beharko da.

Pozoien mehatxuei lotutako saioa eskainiko dute larunbatean Azpeitiko Ekoetxean. 10:30etik 12:00etara bitartean, pozoiek biodibertsitatean uzten duten egiazko arrastoa aztertu eta hori saihesteko zer egin daitekeen ikusiko dute parte hartzaileek. 18 urtetik gorakoei zuzendutako doako saioa izango da, baina aurrez izena eman beharko da Ekoetxearen webgunean

Antolatzaileek azaldu dutenez, ingurua behatuz, seinaleak interpretatuz eta erabakiak hartuz, txikiak edo kaltegabeak diruditen ekintzek oreka naturala nola alda dezaketen ikusiko dute parte hartzaileek. Jarduera honek, espezieen arteko harremanei buruz hausnartzera, pozoiak beste begi batzuekin begiratzera eta oreka hausten denean naturak nola erantzuten duen ulertzera bultzatuko dute saiora bertaratzen dena. Horiek lehen pertsonan ezagutuko dute biodibertsitatearen garrantzia, dinamika parte hartzaile eta harrigarriaren bitartez. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide