Sakatu! eta Patxangoi elektrotxarangak, biharko protagonistak

Julene Frantzesena 2026ko maiatzaren 22a

Sakatu taldeko kideak, Bilboko jaietan.

Euskal Herriko V. Elektrotxaranga Lehiaketaren hirugarren hitzordua izango da bihar. Txorierriko (Bizkaia) Sakatu taldea izango da 19:00etan plazatik abiatuko dena; 20:30ean, berriz, Elgoibarko Patxangoiren txanda izango da.

Aurrera doa Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak eta Azpeitiko Udalak antolatutako Euskal Herriko V. Elektrotxaranga Lehiaketa. Bihar, larunbatez, hirugarren hitzordua izango da, eta Sakatu! eta Pantxagoi ariko dira kalez kale musika lau haizetara zabaltzen. 

19:00etan hasiko da lehen taldea, Bizkaiko Txorierri eskualdea Sakatu!; plazatik abiatu, Erdikalea igaro eta Perez Arregi plazara arteko ibilbidea egingo du. Elgoibarko (Gipuzkoa) Patxangoik, berriz, Perez Arregitik plazara arteko ibilbidea egingo du, 20:30ean hasita. 

Datorren asteburuan, maiatzaren 30ean, bukatuko da lehiaketa. Egun horretan OstiKda eta etxeko Skapaie elektrotxarangak ariko dira. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide