Juan Erzenarro Berastegi pandero eta bateria jotzaile zenaren oroimenezko eskultura jarri dute haren etxekoek familiaren Txanpandir etxearen atarian, eta hari estalkia kenduz Berastegi baserrikoari omenaldia egiteko elkartu ziren atzo eguerdian etxekoak eta hainbat trikitilari.
Kupela taldean kide izan zuen Xabier Alberdi Zabale-k eta Lutxurdiok bistaratu zuten kartoiz eta plastikoz estalitako bustoa. Ondoren, Trikitixa Elkarteko Aitziber Otegik koadrodun zapi txuri-urdina jantzi zion eskulturari lepo bueltan, eta etxekoek ere hartu zuten Ezenarrori gorazarre egiteko tartea, Luis Alberdi Beltza-k eta haren hiru ikaslek dantzatu zuten bustoaren aurrean, eta Xebastian Lizasok bertsoak bota zituen etxeko balkoitik.
Ekitaldia mokaduarekin bukatu aurretik, taldeko argazkia atera zuten parte hartzaile guztiek oroitarri berriaren ondoan.
2025eko abuztuaren 25ean hil zen Berastegi, 83 urterekin.
(Argazkiak: Ibon Errazu)