Urrestillan adi jarraitu dute Ines Bengoaren ipuin kontaketa saioa

Mailo Oiarzabal 2026ko maiatzaren 16a

Ines Bengoaren ipuin kontaketa saioa, atzo, Urrestillako jubilatuen lokalean. (Utzitakoa)

Jubilatuen Ibaigain lokalera aldatu behar izan zuten atzoko saioa, ondoko haurren lokala txiki utzi zuelako izena emandakoen kopuruak.

Harrera ederra egin zioten atzo Urrestillan Ines Bengoa ipuin kontalari nafarrari. Urrestillako Festa Batzordeak eta Azpeitiko Udalak 5 eta 11 urte artekoentzat ostiral arratsalderako antolatutako ipuin kontaketa saioa Kaletxikiko umeen lokalean egitekoa ziren, baina jubilatuen Ibaigain lokalean egin zuten azkenean. Izan ere, saiora joateko izena eman behar zen aurretik, eta izen emateen kopuruak txiki utzi zuen hasieran aurreikusitako kokalekua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide