Moto gidari bat zauritu da Enparan Gaingo bidegurutzearen inguruan izan den trafiko istripuan

Aitziber Arzallus 2026ko maiatzaren 14a

05:30 aldera gertatu da istripua Landeta eta Ezkuzta artean. Auto batek eta moto batek elkar jo dute, eta moto gidaria zaurituta eraman dute Donostiako ospitalera. Errepidea guztiz itxi ez duten arren, denbora luzez aritu da Ertzaintza trafikoa zuzentzen, baina dagoeneko normaltasuna da nagusi. 

Auto baten eta moto baten arteko trafiko istripua izan da 05:30 aldera Landeta eta Ezkuzta arteko errepidean, Enparan Gainera hartzeko bidegurutzearen inguruan, eta Ertzaintzak Gukari adierazitakoaren arabera, moto gidaria zaurituta eraman dute Donostiako ospitalera. Errepidea erabat itxi ez duten arren, bi ordu baino gehiagoan eragozpen handiak izan dira zirkulazioan. Ibilgailuak bidetik erretiratu eta errepidea garbitu bitartean Ertzaintza aritu da trafikoa zuzentzen, baina dagoeneko normaltasuna da nagusi. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide