Ehunmilak Biraren Lizarrusti-Otzaurte etapa antolatu dute maiatzaren 23rako

Nerea Uranga 2026ko maiatzaren 13a

Ehunmilak Biraren Larraitz-Lizarrusti etapako irudi bat. (Lagun Onak MB)

Ehunmilak Biraren laugarren etapa izango da hilaren 23an Lagun Onak mendi bazkunakoek egingo dutena. Hogei kilometroko ibilaldia izango da, eta parte hartzeko maiatzaren 21a baino lehen izena eman beharko da.

Ehunmilak Bira etapaz etapako egitasmoaren laugarren etapa antolatu du Lagun Onak mendi bazkunak maiatzaren 23rako. Lizarrusti eta Otzaurte lotuko dituzte mendizaleek, alegia, Aralarreko eta Aizkorriko natur parkeak. "Antzinaroko aztarnak eta baso ederrak aurkituko ditugu ibilbidean zehar", aurreratu dute Lagun Onak MBkoek.

Egun osoko ibilbidea izango da Lizarrusti eta Otzaurte artekoa, eta hogei kilometro eta mila metroko desnibela ditu. 07:00etan irtengo dute mendizaleek anbulatorio aurretik.

Irteeran parte hartzeko izena maiatzaren 21a, osteguna, baino lehen eman beharko da. Lagun Onak MBko bazkideek 15 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 20 euro. Diru hori Lagun Onak MBren kontu korrontean –Rural Kutxa: ES05 3008 0152 64 5416695822– sartu beharko da, norbere izen-abizenak azalduta. Gero, ordainagiria lagunonak.ibilaldiak@gmail.com helbide elektronikora  bidali behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide