Lagun Onakek Marrero omenduko du igandean Garmendipen, gizonen lehen taldearen partidaren aurretik

Aitziber Arzallus 2026ko maiatzaren 1a

Unai Marrero Errealeko atezaina Espainiako Errege Kopa irabazi berritan, Sevillako Cartuja estadioan.

Gizonen lehen taldeak partida garrantzitsua du igoera faserako txartela ziurtatzeko bidean igandean, 18:00etan, Garmendipen. Horren aurretik, 17:30ean hasita, Unai Marrero Errealeko atezainari omenaldia egingo dio klubak, eta herritarrei Garmendipera bertaratzeko deia egin zuzendaritzak.

Lagun Onaken gizonen lehen taldeak hitzordu garrantzitsua du igande arratsaldean Garmendipen. Sailkapeneko lehen lau lekuetako bat ziurtatzeko borrokan ari da Jose Luis Riberak gidatzen duen taldea, igoera fasera sartzea helburu hartuta, eta igandean Eibar C taldeari irabaztea urrats inportantea litzateke bide horretan. Hori dela eta, herritarrei igandean Garmendipera taldea babestera joateko dei egin die klubak, Unai Marrero egingo duen modu berean. Izan ere, Lagun Onakek igandeko hitzordua baliatuko du Errealeko atezainari omenalditxoa egiteko. Partida 18:00etan hasiko da, eta omenaldia ordu erdi lehenago; 17:30ean alegia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide