Gipuzkoako Seat 600 autoen zaleen elkarteak antolatuta, hamargarren topaketa egin dute gaur. 10:00etan, Loiolan elkartu dira hainbat auto eta haien jabeak, eta, ondoren, Nuarbera joan dira. Han sokatiraren bueltako museoa bisitatu dute, eta gero, hamaiketakoa egin dute Nuarbeko Nahi Genduena elkartean. Jarraian, buelta bat egin dute Aizarna, Zestoa, Azpeitia eta Azkoitia zeharkatuz, eta 14:00 aldera iritsi dira Azkoitiko Larramendi Torrea jatetxera, bertan bazkaltzeko.