Bosgarren urtez, Bota bildurrikpe! bertso saioa izan zen atzo iluntzean Haginpe tabernan, 22:30ean hasita. Aurreko urteetan bezala, aurten ere jendez bete egin zen taberna, giro bikaina sortuz. Julen Iparragirre Txiki-k jarritako gaiekin, umorez eta gaur eguneko gaiez jardun zuten bertsotan Aitor Mendiluzek, Libe Goenagak, Andoni Egañak eta Aitor Bizkarrak. Mendiluze aurreneko aldiz aritu zen Haginpek antolatutako saioan, eta bikain aritu zen.
(Argazkiak: Haginpe)