Egitarau potoloa prestatu dute Domusa Teknik 40 MLK probaren bueltan

Nerea Uranga 2026ko apirilaren 23a

Domusa Teknik 40 MLK probaren irteera, iaz. (Mailo Oiarzabal)

Apirilaren 29an hasi eta maiatzaren 9ra arte, 40 MLK eta 15 MLK probak jokatuko diren egunera arte askotariko ekitaldiak prestatu dituzte, Herritik herriarentzat lelo hartuta. Hitzaldiak, boluntarioen kamiseta banaketak, aurkezpenak, bi lasterketak, haurrentzako jolasak Real Sociedad fundazioarekin, jan-edanerako guneak, elektrotxaranga nahiz kontzertuak izango dira egitarauaren parte.

Maiatzaren 9an jokatuko dira Domusa Teknik 40 MLK eta 15 MLK mendi lasterketak. Aurreko prestaketak nahiz entrenamenduak eginda, probaren aurreko egunetarako eta egunerako antolatutako egitarauaren berri eman dute Lagun Onak mendi bazkunakoek. Herritik herriarentzako lelo hartuta, Azpeitiko Udalaren, Domusa Tekniken eta Kulturaz kultur kooperatibarekin elkarlanean osatu dute egitaraua.

Aurten, proba luzearen bosgarren edizioa egingo dute maiatzaren 9an, eta ohi bezala, 65 kilometroko eta 3.700 metroko desnibelari egin beharko diote aurre lasterkariek. Halaber, proba laburraren hirugarren edizioa ere egingo dute egun berean, 26 kilometro eta 1.400 metroko desnibel positiboa dituen lasterketa.

Egitaraua:

- Apirilak 29, asteazkena. Hitzaldia: Iktus baten ondorengo bizitza (a)normala, 18:30ean, basazabal jauregian. Hizlariak: Iñigo Uriarte Ictuencer-eko kidea eta Lourdes Oiarbide txirrrindulari ohia.

- Apirilak 30, osteguna.

  • 18:00-19:00. Boluntarioen kamiseta banaketa.
  • 19:00. Lasterketen aurkezpena, Sanagustin kulturgunean.
  • 20:00. Luntxa.

- Maiatzak 8, ostirala.

  • 10:30. Zure irrifarra nire indarra hitzaldia, LH5-6 ikasleentzat. Soreasu antzokian.
  • 15:15. Zure irrifarra nire indarra hitzaldia, LH5-6 ikasleentzat. Azkoitiko Baztartxo antzokian.
  • 17:00-19:30. Baserritarren azoka, Azoka Plazan.
  • 17:30-20:00. Dortsalen banaketa.

- Maiatzak 9, larunbata.

AZPEITIKO PLAZAN

  • 06:00-07:30. 40 MLK probaren dortsal banaketa.
  • 06:00-08.30. 15 MLK probaren dortsal banaketa.
  • 07:15-07:45. Domusa Teknik 40 MLK probaren irteera gunea eta ekitaldia.
  • 08:00. 40MLK probaren irteera.
  • 08:30-08:45. Domusa Teknik 15 MLK probaren irteera gunea eta ekitaldia.
  • 09:00. Irteera.
  • 10:55. Domusa Teknik 15 MLK, lehen lasterkaria helmugan.
  • 13:45. Domusa Teknik 40 MLK, lehen lasterkaria helmugan.
  • 20:15. Sari banaketa eta boluntarioen artean Tenerifera bidaia zozkatuko da.
  • 20:30. Elektrotxaranga, Alde Zaharreko kaleetan.
  • 22:00. Süne musikariaren kontzertua, plazan.
  • 23:30. Bull DJa, Sanagustin kulturgunean.

GUNE URDINA, IKASBERRIN

  • 09:55. Domusa Teknik 15 MLK, lehen lasterkaria igaroko da.
  • 11:00-13:00. Sentsibilizazio jolasak.
  • 11:00-18:00. Puzgarriak eta jolas inklusiboak, Real Sociedad fundazioaren eskutik.
  • 11:00-13:00. San Martin egoitzako egoiliarrak.
  • 12:00-16:00. Pintxoak eta edariak, Eusko Labelen eskutik.
  • 12:30. Domusa Teknik 40 MLK lehen lasterkaria igaroko da.
  • 17:45. Domusa Teknik 40 MLK azken lasterkariei ongietorria.

XOXOTEN

  • 12:30-14:30. Paella, Xoxoteko aterpetxean.

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide