Julen Alonsok kontzertua eskainiko du irailaren 5ean Soreasun

Iraia Oteiza 2026ko apirilaren 20a

Julen Alonso. (Utzitakoa)

19:00etan hasita, Haria bere azken diskoko abestiak aurkeztuko ditu musikari oriotarrak, Oinkari dantza taldearen laguntzarekin. Sarrerak dagoeneko eros daitezke, 19 euroan. 

Julen Alonso musikari oriotarrak kontzertua eskainiko du irailaren 5ean Azpeitiko Soreasu antzokian. 19:00etan hasita, Haria bere azken diskoko abestiak aurkeztuko ditu, Oinkari dantza taldearen laguntzarekin. 

Alonsok iaz aurkeztu zuen bere azken lana, Durangoko Azokan. Zortzi abestik osatzen dute Haria diskoa, eta horietako bakoitzak musikariaren pasarte pertsonal bat islatzen du. 

Kontzerturako sarrerak dagoeneko salgai daude, eta Kulturaz kooperatibaren webgunean eskura daitezke, 19 euroan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide