Asteburu betea izan dute Azpeitiko Ekoetxean. Bi tailer eman dituzte han, eta jendetsuak izan dira biak.
Zapatuan, sendabelarren sekretuak eta horiek baratzean nola txertatu erakutsi zuen Garbiñe Larreak Sendabekar baratzea izeneko tailerrean. gaur, berriz, Koxinatu: udaberriko zaporeak familian saioa errezeta goxoak kozinatzeko aukera izan dute helduek eta haurrek elkarrekin, Maitane Cabezaren eskutik, baita kozinatutakoa etxera eramateko ere.
(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)