Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko Txapelketaren jardunaldia jokatu dute Izarraitzen

Mailo Oiarzabal 2026ko apirilaren 18a

Adimen urritasuna dutenen tenis paleta modalitateko binakako 11 neurketa jokatu dituzte guztira, bederatzi txapelketakoak eta bi lagunartekoak.

Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko XVI. Txapelketaren jardunaldia hartu du gaur goizean Izarraitz pilotalekuak. Adimen urritasuna dutenen binakako txapelketaren jardunaldia izan da, hain zuzen, Azpeitian jokatu dutena. Paletarekin eta tenis pilotarekin, 11 neurketa jokatu dituzte guztira, bederatzi txapelketakoak eta bi lagunartekoak.

Etxean aritu da Zumaiako taldearekin lehiatzen den Unax Gurrutxaga azpeitiarra. Harekin batera, Urola Kostako pilotari ugarik jokatu dituzte partidak gaur Izarraitzen: Jurdan Arakistain zestoarrak, Josu Eskisabel azkoitiarrak, eta Lorea Iribar, Alvaro Valor, Unax Esnaola, Alex Antomas, Joseba Altuna eta Markel Ugarte zarauztarrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide