Palestinako banderak eskuetan eta Palestinako bandera handiaren pean elkartu ziren atzo arratsaldean hainbat herritar Sanjuandegiko biribilgunean, Elkar-ekinek deitutako hilabeteroko elkartasun eta protesta ekitaldian.
Israel Palestinan eta bereziki Gazan gauzatzen ari den sarraskia salatzeko hasi zen Elkar-ekin hilero elkarretaratzeak antolatzen, eta horretan jarraitzen du, hain zuzen ere, Israelek etengabe hausten duen su eten akordioa sinatu eta sei hilabetera Palestinan egoerak larria izaten jarraitzen duela ez ahazteko, komunikabideetan-eta ikusgarritasuna galdu duen arren. Ildo beretik, Bartzelonatik Palestinara bidean abiatu berri den Global Sumud ontziteriari babesa agertu nahi izan diote atzoko ekitaldiarekin.
Azken hilabeteetan, Palestinan gertatzen ari denaren salaketak eta Palestinako herriarekiko elkartasunak beste aldarri batzuekin egin du bat biribilguneko elkarretaratzeetan. Atzo ere, AEBek zein Israelek Iranen, Libanon, Venezuelan eta Kuban sustatutako "jazarpen inperialista" salatzeko baliatu zuten hitzordua.