Joan den otsailetik biodantza eta barreterapia saioak egiten dituzte Basazabal jauregian. Orain, saioekin jarraitu egingo dute, eta horietan parte hartzeko izena eman nahi dutenek apirilaren 20ra arte eman dezakete izena. Jubilatuei eta ez hain jubilatuei zuzendutako saioak izango dira.
Ostegunetan izango dira biodantza eta barreterapia saioak, 16:30etik 18.00etara, Basazabal jauregian. Ikastaroan parte hartzeko tokia dago, eta izena emateko edota informazioa jasotzeko honako telefono zenbakietara deitu daiteke: 635 75 39 85 (Manex) edota 649 71 30 51 (Ane). Saio bakoitzeko hamar euro ordaindu beharko dira.