Pantxix Bidart eta Primael Montauzi musikariek sortu duten Elimberri emanaldiaz zuzenean gozatzeko aukera izango da igande eguerdian Sanagustin kulturgunean. Antolatzaileek "bi kultura ahaideen arteko topaketa" gisa definitu dute lana, eta adierazi dutenez, "artistek kantarazten dute, gaurko harmonian, euren aspaldiko zuhurtzia gure mundu garaikidean erakutsi nahian". 13:00etan hasiko da saioa, eta sarrera doakoa izango da.