Igeriketa egokituko Marea Urdina-Izarraitz Saria jokatuko dute larunbatean

Iraia Oteiza 2026ko apirilaren 14a

Iazko sariketako irudi bat. (Marea Urdina)

Marea Urdina taldeak igeriketa egokituko sariketa antolatu du hirugarrenez. Larunbatean jokatuko dute txapelketa, 17:00etan, Azpeitiko igerilekuan. 

Larunbatean, hilak 18, igeriketa egokituko Marea Urdina-Izarraitz Saria jokatuko dute Azpeitiko igerilekuan, hirugarren urtez jarraian. Federatu gabekoek parte hartuko dute sariketaren lehenengo zatian, eta bigarrena, berriz, aniztasun funtzionala duten pertsonei zuzenduta egongo da. 

Parte hartzaileek 16:00etarako joan beharko dute igerilekura, orduan hasiko baitute beroketa saioa. 16:45ean federatu gabekoen txapelketa egingo dute, eta 17:00etan, berriz, aniztasun funtzionala duten pertsonak soilik lehiatuko dira. Igerilariek aukeran izango dute 25 edo 50 metroko proba egitea. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide