Ireki dute Xoxoteko Igoerarako izen ematea

Nerea Uranga 2026ko apirilaren 14a

Iazko Xoxoteko Igoera. (Ihintza Elustondo)

Gazte Astearen barruan, apirilaren 25erako antolatu du III. Xoxoteko Igoera Azpeitiko Gaztetxeak. Parte hartzeko bost euro ordaindu beharko dira, horretarako mahaiak ostegunean eta ostiralean jarriko dituzte plazan, eta bestela Haginpen edota Mendizaleen tabernetan eman daiteke izena.

Datorren asterako, apirilaren 20tik 25erako, prestatu du Gazte Astea Azpeitiko Gaztetxeak. Ohi bezala, askotariko ekintzak antolatu dituzte egitaraua osatzeko. Apirilaren 25erako, larunbaterako, III. Xoxoteko Igoera antolatu dute. Lau kilometro eta 900 metroko desnibela duen lagunarteko kirol proba da. 11:00etan izango du irteera plazako kioskoaren aurretik.

Xoxoteko Igoeran parte hartzeko izena emateko bost euro ordaindu beharko dira, eta horretarako mahaiak jarriko dituzte ostegunean eta ostiralean, 18:00etatik 20:00etara, herriko plazan. Horrez gain, Haginpe eta Mendizale tabernetan ere egongo da izena emateko aukera. Parte hartzeko izen ematean dortsala, lasterketarako asegurua eta hamaiketakoa sartzen direla azaldu dute antolatzaileek.

Hilaren 25ean 11:00etan izango da III. Xoxoteko Igoeraren irteera plazan. Dortsalak, berriz, aurretik 09:30etik 10:50era bitartean banatuko dituzte plazan. 

Xoxotera igoera ikustera joateko mendi martxa ere antolatu du hilaren 25erako Azpeitiko Gaztetxeak; 10:00etan plazatik irtengo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide