Zeramika eta kosmetika uztartuko dituzte Arte eta Diseinu Ikastegiko larunbateko ikastaroan

Iraia Oteiza 2026ko apirilaren 14a

Arte eta Diseinu Ikastegian zeramikako saio bat. (ADI)

Zeramika pieza propioa sortu bitartean, goi mailako teknologiarekin sortutako kosmetika 100% naturala ezagutzeko eta probatzeko aukera egongo da. Larunbatean egingo dute saioa, 10:00etatik 13:00etara bitartean, eta parte hartzeko aurrez izena eman beharko da. Plazak mugatuak izango dira. 

Zeramika esperientzia "berezia" eskainiko dute larunbatean Arte eta Diseinu Ikastegian. Izan ere, zeramika pieza propioa sortu bitartean, azala modu kontzientean zaintzen ikasteko aukera ere egongo da, goi mailako teknologiarekin sortutako kosmetika %100 naturala ezagutuz eta probatuz. Saioa 10:00etatik 13:00etara bitartean egingo dute. 

Ikastarorako tokia mugatua dela adierazi dute ADIko arduradunek, eta izena Arte eta Diseinu eskolan edo 688 75 18 87 telefono zenbakira deituta eman beharko da, 35 euro ordainduta. Ikastaroak iraun bitartean, mokadutxoa egiteko aukera ere izango dute parte hartzaileek. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide