Hasi dituzte Frontoi Txiki ondoko eremua eraberritzeko lanak

Nerea Uranga 2026ko apirilaren 14a

Done Jakue kalean Frontoi Txikiaren eta haur parkearen arteko eremua eraberritzeko lanak gaur. (Nerea Uranga)

Partaidetza prozesu batean diseinatutako proiektua egingo dute Done Jakue kalean. Lanak bi hilabete eta erdiko epean bukatuko dituztela aurreikusi du Azpeitiko Udalak.

Aste honetan hasi dituzte Done Jakue kalean Frontoi Txikiaren eta haurrentzako jolas parkearen arteko eremua eraberritzeko lanak. Parte hartze prozesu baten bidez erabaki zuten gune horren diseinua nolakoa izango zen, "espazio libre baten aldeko hautua" egin zuten eremu hori eraldatzeko, "oztoporik gabekoa, multifuntzionala eta goxoa" izango den espazio bat.

Proiektu hori gauzatzeko lanean hasi dira, eta lanak bi hilabete eta erdiko epean bukatuko dituztela aurreikusi du udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide