Euskal Herriko Elektrotxaranga Lehiaketaren bosgarren edizioak baditu dagoeneko emanaldien egunak: maiatzaren 9an, 16an, 23an eta 30ean izango dira elektrotxarangen saioak, lehiaketa antolatzen duen Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak (AZTE) sare sozialetan iragarri duenez. Azpeitiko Udalaren laguntzarekin antolatzen dute lehiaketa.
Aurtengo lehiaketan parte hartuko duten taldeak zeintzuk izango diren ez dute jakinarazi oraindik. Lehen eta hirugarren edizioko lehiaketak Elektrotxufla taldeak irabazi zituen; bigarren edizioan, Elektrokelak izan zen irabazlea; eta iaz, berriz, 3indarrok izan zen lehiaketako talde onena.