Trafiko istripua gertatu da GI-631 errepidean, Lasaotik Azpeitirako bidean, 19:15 inguruan. Ertzaintzak hedabide honi jakinarazi dionez, auto bat bidetik atera da Azpeitirako noranzkoan, eta pertsona bat arin zauritu da. Auto ilara luzeak sortu dira eta Ertzaintza aritu da trafikoa bideratzen, baina 21:00 aldera dena bere onera itzuli da.