Arantzazuri buruzko liburua argitaratu du Iñaki Lasa matxinbentarrak

Nerea Uranga 2026ko apirilaren 5a

Iñaki Lasa. (Alea.eus)

Arantzazu ama: errespetuzko begirada bat saiakera liburua idatzi du Iñaki Lasa Oto Goena baserriko semeak. Arantzazuko santutegiaren historiaz, naturaz eta espirialtasunaz idatzi du, eta gogoeta Pello Zabala zenari eskaini dio.

Arantzazu ama: errespetuzko begirada bat saiakera liburua idatzi du Iñaki Lasa (Matxinbenta, 1952) Oto Goena baserrikoak. Dakit argitaletxearekin kaleratu du liburua. Bereziki azken urteetan buruan zebilkiena jaso du Arantzazu ama: erespetuzko begirada bat argitalpenean. Arantzazuko santutegiaren historia, natura eta espiritualtasuna aztertzen ditu, ikuspegi pausatu batetik. Bere barne gogoeta Pello Zabala zenari eskaini dio. 

Arantzazu ama: errespetuzko begirada bat liburua. (Goiena)

Lasak zazpi urtez ikasi zuen frantziskotarren Arantzazuko seminarioan, eta Erriberriko frantziskotarren komentuan filosofia beste bi urtez. Lanbidez 40 urtetan irakaslea izan da matxinbentarra, batik bat arte hezkuntzak irakatsi ditu.

Lasak hainbat artikulu idatzi izan ditu hainbat hedabidetan, hala nola Argian, Berrian, Garan, Gasteizko Alean eta Urrezko Zeledonen blogean.

Iñaki Lasa matxinbentarra. (Kontxi Aizarna)

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide