Herri kirol erakustaldia, Loiolako festa egun nagusia borobiltzeko

Iraia Oteiza 2026ko martxoaren 20a

Herri kirol erakustaldia izan zen atzo arratsaldean Loiolako basilikaren aurreko zabalgunean. Jende ugari bertaratu zen Julen Alberdi Txikia IV.ak eta Mikel Larrañagak nahiz Jon Unanue Goenatxo III.ak eta Xabier Aranburu Guzta-k eskaini zuten erakustaldiaz gozatzera. 

Aurtengo San Jose jaietako festa egun nagusia atzo izan zuten Loiolan. Trikiti doinurik ez zen falta izan egun osoan zehar, eta eguraldi paregabearekin, jende ugari bertaratu zen basilikaren aurreko zabalgunera, bai eguerdian, eta baita arratsaldean ere.

Eguerdian, artisau azoka eta puzgarriak izan ziren guztien gozagarri. Arratsaldean, berriz, herri kirol erakustaldia izan zen nagusi. Julen Alberdi Txikia IV.a eta Mikel Larrañaga aritu ziren aizkoran, eta Jon Unanue Goenatxo III.a eta Xabier Aranburu Guzta harri jasotzen. Herritar ugari bildu zen erakustaldiaz gozatzeko.

Gaur egingo dute jaietako azken ekitaldia: mus txapelketa. Karta jokorako aukera izango dute hala nahi dutenek, 22:00etatik aurrera, Kiruri jatetxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide