Everesti buruzko ikus-entzunezkoarekin hasi dute Trangoworld Astea Mendietxen

Nerea Uranga 2026ko martxoaren 19a

Everesti buruzko hitzaldia atzo Mendietxe museoan. (Mendietxe museoa)

Everesti buruzko ikus-entzunezkoarekin hasi dituzte Mendietxe museoan Trangoworld Asteko saioak. Gaur haitz eta izotz eskaladaz emango dute hitzaldia Mikel Linazisorok eta Manu Cordovak, 19:00etan museoan. Solasaldirako sarrera doan da, baina aldez aurretik hartu behar da.

Atzo hasi zuten Trangoworld Astea Mendietxe museoan, Everesti buruzko Everest, un reto sobrehumano ikus-entzunezkoa aurkeztu zuten Aitor Barez eta Alex Txikon alpinistek museaon bildutako jendearen aurrean. Saiorako sarrera guztiak bukatu egin ziren.

Gaur, osteguna, izango da bigarren hitzordua, 19.00etan hasita, Mendietxen bertan. Gaurkoa eskaladari buruzkoa izango da, haitz eta izotz eskaladari buruzko solasaldia eskainiko dute Mikel Linazisoro eta Manu Cordova eskalatzaileek, Alex Txikon moderatzaile dela. Gaztelaniaz izango da saioa. Doan da sarrera, baina aldez aurretik hartu beharko da honako loturan.

Bihar, ostirala, berriz, trail runningeko entrenamendu saioez hitz egingo du Aitor Pulgarinek. Mendiko lasterketetan errendimendua hobetzeko gako praktikoak azalduko ditu hark Mendietxen, 19:00etan hasita.

Antolatzaileen arabera, abentura maite dutenei, kirolariei eta mendia bere ikuspegi guztietatik ezagutu nahi dutenei zuzendutako esperientziak dira Trangoworld Asterako prestatu dituztenak Guztietarako sarrerak doakoak izango dira, baina aurrez izena eman beharko da lotura honetan. Saioetan parte hartzen dutenen artean Alex Txikonekin Mendietxen bisita gidatua egiteko sarrerak zozkatuko dituzte; bisita gidatua martxoaren 21ean, 10:00etan, Mendietxe museoan izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide