Olatz Salvadorrek bere hirugarren diskoa aurkeztuko du larunbatean Sanagustinen

Iraia Oteiza 2026ko martxoaren 16a

Olatz Salvador.

22:00etan hasiko da musikari donostiarraren emanaldia. Kontzerturako sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean eskura daitezke, 16 euroren trukean. 

Olatz Salvadorrek kontzertua eskainiko du larunbatean, hilak 21, Sanagustin kulturgunean. 22:00etan hasita, Zainak eman bere hirugarren diskoa aurkeztuko du oholtza gainean. 

Olatz Salvador musikari lotuta egon da txikitatik, musikariz osatutako familia bateko kidea baita. Umetan hasi zen pianoa eta solfeoa ikasten, eta nerabezaroan jo zituen gitarrarekin aurreneko akordeak. Gerora, bere formakuntzarekin jarraitu eta harmonia, ahots teknika eta baxu elektrikoa ikasi zituen. 20 urte zituela, berriz, Skakeitan musika taldean hammond soinuak eta sintetizadoreak jotzen hasi zen. Lau urte geroago, 2018an, bere bakarkako musika ibilbideari hasiera eman zion. 2018an Zintzilik izeneko bere aurreneko diskoa kaleratu zuen; 2021ean, Aho uhal bigarren diskoa, eta Zainak eraman bere azken lana aurkeztuko du larunbatean Sanagustineko oholtzan. Bere azken diskoko abestietan intimitatea, egunerokotasuna, eta emozio sakonak uztartu ditu, doinu eta letra zainduekin. 

Kontzerturako sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean eskura daitezke, 16 euroren trukean. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide