Adin guztietako herritarrak bildu dira Azoka Plazan munduko jolasekin gozatzeko

Iraia Oteiza 2026ko martxoaren 15a

Hirugarren urtez jarraian, Munduko Jolasen Topaketa antolatu du Elkar-ekinek. Hala, hamaika jolasetan ibiltzeko aukera izan zuten atzo arratsaldean Azoka Plazan bildu ziren dozenaka haur eta helduk. Gainera, txokolate eta te beroa hartzeko aukera izan zuten topaketan parte hartu zutenek.

Munduko Jolasen III. Topaketa egin zuten atzo arratsaldean Azpeitiko Azoka Plazan, Elkar-ekinek antolatuta. Kanpoko eguraldi makurretik ihesi, dozenaka haur eta heldu bildu ziren Azoka Plazako aterpean, eta askotariko jolasekin ongi pasatzeko aukera izan zuten. Jolasen aukera zabala jarri zuten Elkar-ekin taldekoek, tartean, partxisa, dominoa, xakea, Backgammon, 4 ilaran edota Mikadoa. 

Arratsaldea borobiltzeko, bertaratu zirenek txokolate eta te beroa dastatu ahal izan zituzten, jai giroan esperientziak partekatzen zituzten bitartean.

Jolasaren hizkuntzatik abiatuta, herrian bizi diren hainbat komunitatetako bizilagunak elkar ezagutzeko eta elkarrekin egoteko asmoz antolatu du Elkar-ekinek Munduko Jolasen Topaketa hirugarrenez, aurtengoan, Jolastera etortzea elkartzera etortzea da lelopean. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide