Oraindik eman daiteke izena Jabetze Eskoletako bi ikastarotan

Julene Frantzesena 2026ko martxoaren 13a

Hainbat lagun tuppersex saio batean.

Zabalik dago oraindik ere Emakumeak eboluzioan eta Tuppersex: erotika ikuspegi sexologiko eta feministatik lantzen ikastaroetan izena emateko epea. Antxieta arkeologia elkartekoek eskainiko dute historiaren eta zientziaren garapenean emakumeek izan duten rolaren bueltako ikastaroa; tuppersex ikastaroa, berriz, Ainhoa Airak. Apirilean bukatuko da saioetan izena emateko epea.

Oraindik zabalik dago Azpeitiko Udalak eta Emakumeen Txokoak elkarlanean antolatutako Jabetze Eskoletako bi ikastarotan izena emateko epea: batetik, Emakumeak eboluzioan izeneko ikastaroan; eta bestetik, Tuppersex: erotika ikuspegi sexologiko eta feministatik lantzen saioetan.

Antxieta arkeologia taldeko kideek eskainiko dute emakumeek historiaren eta zientziaren garapenean izan duten rola ardatz izango duen ikastaroa. Hiru saio izango dira, orotara; bat teorikoa (apirilaren 24an –17:00etatik 19:00etara–) eta bi praktikoak (apirilaren 25ean –09:00etatik 14:00etara– eta maiatzaren 9an –10:00etatik 13:00etara–). Apirilaren 10a izango da ikastaroan izena emateko azken eguna. Azpeitian erroldatutakoek 16,5 euro ordaindu beharko dute izen-ematea, eta gainerakoek, berriz, hogei euro.

Tuppersex ikastaroa Ainhoa Airak eskainiko du, eta astearteetan izango dira saioak: maiatzaren 5ean nahiz 12an, 17:30etik 19:30era. Objektu eta jostailu hainbat ukitzeko, usaintzeko eta dastatuko dituzte partaideek, bost zentzumenen indar erotikoaz elikatzeko xedez. Gainera, desioen, sedukzioaren nahiz fantasien munduan murgilduko dira horiek, eta hausnarketa egingo dute erotismoaren inguruko egungo balioez eta jarrerez. Azpeitian erroldatuta dauden eta saioetarako izena ematen dutenek zazpi euro ordaindu beharko dute; gainerakoek, aldiz, bederatzi euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide