Banatu dituzte Gau Txori argazki rallyko sariak

Julene Frantzesena 2026ko martxoaren 13a

Saritutako lau kideetako hiru atzoko ekitaldian. (Azpeitiko Argazki Elkartea)

Azpeitiko Argazki Elkarteak atzo egin zuen sari banaketa ekitaldia, Dinamoa sormen guneko egoitzan, eta han izan ziren lau sarituetatik hiru. Aurtengo edizioko partaide guztien argazkien emanaldia ikusi ahal izan zuten atzokoan aurrena, eta gero banatu zituzten sariak.

Gau Txori argazki rallyko sari banaketa ekitaldia egin zuen atzo Azpeitiko Argazki Elkarteak, Dinamoa sormen gunean duen egoitzan. Aurrena, joan zen otsailaren 28ko egitasmoan parte hartu zuten argazkilarien irudiak ikusi ahal izan zituzten hara joandakoek, eta gero banatu zituzten sariak.

Astelehenean iragarritako moduan, Jose Miguel Romero izan da aurtengo edizioan nagusi, eta hark 150 euro nahiz garaikurra jaso zituen atzokoan. Haren atzetik sailkatu dira Josu Altzelai eta Adiel Zabala, hurrenez hurren, eta Altzelaik atzoko ekitaldira joaterik izan ez bazuen ere –ehun euro eta garaikurra jasoko ditu–, Zabalak 70 euro nahiz garaikurra eskuratu zituzten atzo. Gainera, herriko lehen sailkatuaren saria jaso du Valen Garciak.

Sarituen argazki bildumak ikusgai daude elkartearen webgunean.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide